TRANSFORMA. Jendea zaintzen dugu

Etxez etxeko laguntza zerbitzua

Mendekoak beren etxean bertan zaintzen ditugu eta, zerbitzua sendotzeko, 24 orduko telefono bat dugu larrialdietarako.

Ez da erabaki erraza maite dugun laguna beste esku batzuetan uztea. Bada zertan pentsatua eta ez dira kontu praktiko hutsak, sentimenduak ere tartean baitaude.

BEZik gabeko zerbitzua mendekoentzat

Jakin nahi duzu zer egin dezakezun zure lagun maiteak eta zuk bizi-kalitate handiagoa lortzeko?

Bermatu zaitez gugan. Profesional talde bat izanen duzu eskura, oso lagungarria

· Estresa atzean uzteko

· Denbora libre gehiago izateko

· Lasaiago ibiltzeko

· Zure senidearekiko harremana hobetzeko

Etxez etxeko laguntzan ari diren gure langileek, lortuko dute zure senideak:

· Aldarte ona izatea

· Bere garbitasuna zaintzea

· Ongi jantzita joatea

· Ongi elikatzea

· Ez zaio ahaztuko sendagaia hartzea

· Medikuarengana beste batek lagunduta joatea

· Paseatzera atera, eta ariketa fisikoak eta mentalak egitea

· Norekin hitz egina izatea

· Segurtasunez jaiki eta oheratzea

· Ingurune garbian eta txukunean bizitzea

· Bizitza soziala egitea

Jakin nahi duzu zer egin dezakezun zure lagun maiteak eta zuk bizi-kalitate handiagoa lortzeko?

Bermatu zaitez gugan. Profesional talde bat izanen duzu eskura, oso lagungarria

· Estresa atzean uzteko

· Denbora libre gehiago izateko

· Lasaiago ibiltzeko

· Zure senidearekiko harremana hobetzeko

Etxez etxeko laguntzan ari diren gure langileek, lortuko dute zure senideak:

· Aldarte ona izatea

· Bere garbitasuna zaintzea

· Ongi jantzita joatea

· Ongi elikatzea

· Ez zaio ahaztuko sendagaia hartzea

· Medikuarengana beste batek lagunduta joatea

· Paseatzera atera, eta ariketa fisikoak eta mentalak egitea

· Norekin hitz egina izatea

· Segurtasunez jaiki eta oheratzea

· Ingurune garbian eta txukunean bizitzea

· Bizitza soziala egitea

Onda Cero Elkartasun Saria 2015

Nork aitortua:

Nork bermatua:

Etxez etxeko gure arreta 8 ordura artekoa da eguneko

24 orduko larrialdi telefonoa dugu eskura, uneoro gure laguntza jaso dezazun

Prozedura guztiez arduratuko gara!

Hasteko eta bat, entzun egiten dizugu. Zurekin elkartu eta zerk kezkatzen zaituen jakinen dugu eta zure lagun maiteak zer behar duen.

Kontratua idatzi eta zure zalantza guztiak argituko ditugu.

Zaintzaileari alta emanen diogu Gizarte Segurantzan, lan eskubide guztiak bermatuak izan ditzan.

Agudo bideratzen ditugu etxez etxeko laguntzan ari diren laguntzaileen ordezkapenak, zure senidea arretarik gabe ez gelditzeko.

Aholkularitza eta informazioa ematen dizugu mendekotasunari ematen zaizkion laguntza publikoez

Zerbitzuaren jarraipena egiten dugu dena ongi dabilela ikusteko.

Prozedura guztiez arduratuko gara!

Hasteko eta bat, entzun egiten dizugu. Zurekin elkartu eta zerk kezkatzen zaituen jakinen dugu eta zure lagun maiteak zer behar duen.

Kontratua idatzi eta zure zalantza guztiak argituko ditugu.

Zaintzaileari alta emanen diogu Gizarte Segurantzan, lan eskubide guztiak bermatuak izan ditzan.

Agudo bideratzen ditugu etxez etxeko laguntzan ari diren laguntzaileen ordezkapenak, zure senidea arretarik gabe ez gelditzeko.

Aholkularitza eta informazioa ematen dizugu mendekotasunari ematen zaizkion laguntza publikoez

Zerbitzuaren jarraipena egiten dugu dena ongi dabilela ikusteko.

Jendea gizarteratu eta laneratzeko enpresa baikara, eta horrek hauxe esan nahi du:

Zu eta mendekotasunean dauden zure lagun maiteak zaintzen ditugu, baita zure enplegatuak ere, lan aukera bat emanez.

Irabazi-asmorik gabe lan egiten dugu; hortaz, gure irabaziak gure zerbitzuak hobetzeko inbertsioetan erabiltzen ditugu.

Udalek konfiantza dute gugan eta gure gizarte lanean sinesten dute. Hori dela eta, gure eskuetan uzten dituzte etxez etxeko laguntzan dituzten zerbitzuak.

Etxez etxeko laguntzan ari diren gure laguntzaileak profesionalak dira.

Arreta Soziosanitariorako Ziurtagiria dute, Europar Batasunak eskatutakoarekin bat; beraz, ziurtatua dago gaituak daudela mendekoak beren etxean artatzeko.

Prestakuntza etengabea jasotzen dute gure enpresan, erakunde publikoek lagundurik eta indarrean den araudia beterik.

Langile gisa dituzten eskubideak Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrak babestuak daude.

0 %
Bezeroen %91 pozik daude jasotako zerbitzuarekin
0 %
%90en iritziz, gure laguntzaileak oso gaituak daude.

Esandakoa gogoratuko al dugu?

Zure senidea seguruago egonen da, hobeki artatua, bere bizitza soziala berreskuratuko du eta, guri esker, ez du gogogabeziak hartuko.

Zu lasaiago eta askeago biziko zara, eta zure lagun maitearekiko harremana hobetuko da.

Irakurri galdera eta erantzun hauek, dena argiago ikusten lagunduko baitizute:

 

Beren eguneroko bizitza egiteko zailtasuna duten pertsona guztiak zaintzen ditugu. Berdin dio adinak edo mendekotasun mailak. Era berean, etxez etxeko laguntza iraunkorra edo unean unekoa izan daiteke.

Transforman ez dugu barne zerbitzurik. Etxez etxeko laguntzan diharduten gure laguntzaileek ordubetetik 8 ordura bitarte lan egiten dute egunean, era jarraituan edo zatituta.

Transforman errespetatu egiten ditugu etxez etxeko laguntzan ari diren gure laguntzaileen lan eskubideak; beraz, gure bezeroek asteburuan ere laguntza behar badute, beste laguntzaile bat utziko zaie egun horietarako.  

Bai. Gure profesionalak gaituak daude edozein gaixotasunen ondorioz berez moldatu ez daitezkeen pertsonak zaintzeko. Guztiek ere Ziurtagiri Soziosanitarioa dute, hau da, Europar Batasunak eta Espainiako Gobernuak mendekoak artatzeko eskatzen duten agiria.

Etxez etxeko gure laguntza zerbitzuak Iruñea eta Iruñerria barnebiltzen du (Artika, Gorraitz, Orkoien, Burlata, Antsoain, Sarriguren, Berriozar, Barañain, Atarrabia, Zizur Txikia, Zizur Nagusia, Berriobeiti, Aranguren Ibarra, Uharte).

Zerbitzu kontratatuan aldaketa eragin duen edozein gorabehera guri jakinarazteko.

Zerbitzuaren kalitatea oso garrantzitsua da guretzat; beraz, gure langileak behar bezala prestatuak daude zure senidea errespetuz, maitasunez eta profesionaltasunez artatzeko. Hala ere, kasua bada, gure taldeak aldatu eginen du etxez etxeko laguntzan ari zaizun laguntzailea.

Ordezkapenak behar den denboraz egiten dira pertsonarik egokiena aukeratzeko.

Ez. Gure langileek beren materiala dute, hala nola lan-jantzia, eskularruak, oinetako homologatuak, eta norberaren babeserako beste material batzuk, lanpostuan izan daitezkeen arriskuei aurrea hartzeko.

Bai. Gure langile guztiak babestuak daude; erantzukizun zibileko aseguru batek babestuak, hain zuzen.

Gizarteratze eta Laneratze enpresak (hala nola Transforma) irabazi-asmorik gabeko erakundeak gara, eta gizartean bazterturik edo baztertuak gelditzeko arriskuan dauden langabeak gizarteratu eta laneratzea dugu helburu nagusi. Prestakuntza eta enplegu ordaindua emanez laguntzen diegu. Hona hemen gure lege-babesak: 44/2007 Legea, abenduaren 13koa, Gizarteratze Enpresen araubidea arautzen duena; eta 94/2016 Foru Dekretua, urriaren 26koa, Nafarroako Gizarteratze eta Laneratze Enpresen kalifikazioaren, erregistroaren eta laguntzen araubidea ezartzen duena.

Arreta orduen araberakoa da. Gainera, prezioak behera doaz, ordu gehiago kontratatu ahala. Prezio estra bat ere badago, etxez etxeko laguntzan ari diren laguntzaileek jaiegunetan lan egin behar izanez gero. Hori dela eta, onena duzu guregana jotzea, zer-nolako premiak dituzun jakiteko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies