TRANSFORMA. Jendea zaintzen dugu

Zahartze aktiboa

90eko hamarkadaren bukaeran, OMEk honela definitu zuen Zahartze Aktiboa:

“Osasun, parte-hartze eta segurtasunerako aukeren optimizazio-prozesua da, bizi-kalitatea hobetze aldera, jendea zahartzen den neurrian”.

 

Definizio hori nazioartean onartu da eta berarekin dakar plangintza bat egin behar izatea adinekoen giza eskubideetan oinarritua, printzipiotatik abiatuta: independentzia, parte-hartzea, duintasuna, laguntza eta norberaren nahiak gauzatzea. Elkartasunak esanahi berezia dauka eta, beraz, baita belaunaldien arteko harremanek ere.

 

Transforman gure egin dugu zahartze aktiboaren ikuspegia, Horregatik,  etxez etxeko gure zerbitzuez gain, zahartze aktiboa lantzeko tailerrak eskaintzen ditugu.

 

Haien bidez, eduki eta tresna berriak ikasi eta buru eta gorputz osasuna zainduko duzu, bai eta trebezia eta interes berriak sortu ere. Gure eskura ditugun aukerak ahalik eta gehien baliatzearen aldekoak gara Transforman, zahartze aktiboa izateko eta bizi-kalitatea luzaroago mantentzeko.

Jubiloteka

Gure irudikoz, Jubiloteka zerbitzuaren helburu nagusia zaintzaileen eta mendekoak ardurapean dituzten familien lana, familia eta bizitza bateragarri egitea da. Beste helburu batzuk ere badira, hala nola mendekotasun moderatua dutenei beren ingurunean bertan arreta ematea, egoitza batean bizi behar izan gabe, betiere mendekotasun larriaren prebentzioa eginda, jarduera egiteko eta aisiarako gune bat sortuta

 

Honatx garatu beharreko jarduerak: Oroimena Tailerra (zailtasun mailen arabera), Psikomotrizitate Tailerrak (zailtasun mailen arabera), mendekotasunari aurrea hartzera bideratutako jarduerak eta aisia sustatzeko jarduerak.

 

Talde jarduerak dira, 60 urtetik gorakoentzat, dela mendekotasun moderatua dutenentzat, dela mendekotasunik ez izanik ere, autonomia prebenitu eta sustatzeko interesa dutenentzat. Jarduerak taldean egiten dira, erabiltzaileen mendekotasun mailaren arabera, eta xede dute jende hori beren ingurunean hobeki txertaturik egotea, haien autonomia funtzionala hobetzea, haien buru eta gorputz narriadura prebenitzea eta, azken buruan, haien bizi-kalitatea hobetzea. Zerbitzua antolaketa malguaren bidez kudeatzen da, taldearen egoerara erabat egokitua dagoena.

Gaur egun, Jubiloteka zerbitzua hainbat udali eta gizarte zerbitzuen hainbat mankomunitateri ematen diegu.

MUTILOA

Aranguren Ibarreko Jubiloteka Zerbitzua

NOAIN

Noain aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Jubiloteka Zerbitzua.

SARTAGUDA

Sartagudako Udaleko Jubiloteka Zerbitzua.

HUARTE eta ESTERIBAR

Uharte eta Esteribarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Jubiloteka Zerbitzua

BERRIOZAR

Berriozarko Udaleko Jubiloteka Zerbitzua.

IRUÑEA

Iruñeko Udaleko Abian programa

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies