INFORMAZIOA eta AHOLKULARITZA

 

Edurne, del equipo de gestión de TRANSFORMA

Edurne, TRANSFORMAko kudeaketa taldearen kidea

Pertsona edo familia batek laguntza behar duenean mendetasunezko egoerei aurre egiteko, lehenbizi galduta egoten da eta zalantzak sortzen dira. Nafarroan eta kasuan kasuko udalerrian eskura dauden baliabideen berri ematen dugu, eta nora jo behar duten baliabideak eskatzeko.

Horixe da guregana jotzeko unea

TRANSFORMA-Cuidamos Personas

Zer pauso eman Mendetasunezko egoera bat agertzen denean

 

Gizarte langileak baliabideen gaineko aholkularitza emanen dizu, hala ekonomikoak nola laguntzazkoak.

Guk zeuri ematen dizugu aholkularitza, eta baliabide batzuk aurreratzen dizkizugu:

  • Mendetasun legea: Diru laguntza. Esleitutako mendetasun maila nolakoa, halako zenbatekoa jasoko da. Maila profesionala talde batek baloratuko du.
  • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua: Zuzeneko laguntza etxean, gehienez 10 ordu astean edo/eta 2 ordu egunero. Tarifak diru-sarreren arabera kalkulatzen dira.
  • Arropa garbiketa: Zerbitzua udal batzuek ematen dute. Arropa zikina etxean bildu, eraman, garbitu, lisatu, eta berriro etxera eramaten da.
  • Telelaguntza: Larrialdiko telefonoa. Botoi bat bakarrik sakatuta, erabiltzailea larrialdiekin jartzen da kontaktuan (112). Telelaguntzako langileek, gainera, zerbitzua erabiltzen duen jendearen osasun egoeraren jarraipena egiten du.
  • Eguneko Zentroa: bertan sartzeko eskaria gizarte langilearen bidez eskatzen da. Egonaldiak astelehenetik ostiralera dira, 9:00etatik 17:00etara, eta hainbat tailer mota egiten dira.
  • Zentroetan egunez egotea: ordu batzuk zentroan egoten dira, familiak etxean artatu ezin dituelako.
  • Aldi baterako egonaldiak: Gehienez hiru hilabeterako izaten dira. Jendea laguntza egoitzetan edo egoitza psikogeriatrikoetan egoten da; adinekoentzat, desgaitasun fisikoa edo psikikoa dutenentzat, edo gaixotasun mental larria dutenentzat.
  • Errehabilitazio Psikosozialerako Zentroetako Eguneko Zentroa: gaixo mental larrientzat. Lau dira, eta doakoak dira erabiltzaileentzat, jantokia izan ezik.
  • Garraio egokitua eta lagundua: Zaintzaileek emandako zerbitzu egokitua, atez atekoa (etxetik eguneko zentrora, edo zentrotik zentrora). Adinekoentzat, desgaitasuna dutenentzat, gaixo mentalentzat, edota holako zerbitzua behar duten eta bestelako garraiobiderik ez duten mendekoentzat.
  • Etxebizitza Babestuak: etxebizitza babestuak bizileku unitateak dira. Berez balia daitezkeen adineko gutxi batzuk bizi dira.
  • Etxebizitza Komunitarioak: Etxebizitza komunitarioen programak bestelako ostatua eskaini nahi die adinekoei, eta era berean, hondatze fisikoa eta psikologikoa prebenitzen lagundu. Etxebizitza komunitarioek era independentean bizitzeko aukera ematen diete 65 urtetik gorakoei, eta eguneroko bizitzan beharrezkoak diren lanak moldatzen dizkie, hala nola garbiketa, janaria, etab. Izan ere, adina dela eta, ez dira holako lanak berez moldatzeko gauza.
  • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua ere enpresa pribatu baten bidez kontratatu daiteke; enpresak ez du mugatuko asteko zerbitzuen ordu kopurua.
  • Egunean 24 orduetako laguntza behar bada, barne langile bat kontratatu daiteke. Halakoetan, partikularrak kontratua egin eta kasuan kasuko kotizazioa ordainduko du. Etxe enplegatuaren araubide bereziko kontratua izanen da. Partikularrak konpromisoa hartu beharko du araubide horrek ezartzen dituen baldintza guztiak betetzeko.
  • Badira halako gaixotasun jakin batzuk dituzten gaixoen Familia Elkarteak: Parkinson, Alzheimerra, Esklerosia, minbizi mota batzuk… Elkarte horiengana jotzea ere baliabide ona da.
  • Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Zorroa
Share
Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies