Gure Balio Erantsia
“TRANSFORMA-Jendea zaintzen dugu-k 3 ezaugarri berezi ditu, eta horien bidez erabat bereizten da gure enpresa Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzu batzuen artetik:
- Gure ENPRESAK talde kohesionatua du, eta hori berez da Balio Erantsia, eta bezeroaren aurrean erantzuten du, bai Aldez aurreko Aholkularitzan, bai gure Zerbitzuen kalitatean, bai gerta daitezkeen gorabeheren aurrean:
- “Aholkularitza” zerbitzua ematen dugu “baliabideez eta Mendetasunari buruzko Legeaz”
- Erabat errespetatzen dugu familiek eta erabiltzaileek emandako datuen konfidentzialtasuna, eta zerbitzua hobeki gauzatzeko baizik ez ditugu erabiltzen
- Kontratu bidez konprometitzen gara zerbitzua formalizatzeko eta bermatzeko
- Informatika-programa bat dugu, sarrerak eta irteerak fitxatzeko
- Erreklamazio-orriak ditugu gure bezeroen eskura
- Enpresak Erantzukizun Zibileko aseguru bat dauka gure jarduketak bermatzeko
- IRABAZI-ASMORIK GABEKO Enpresa gara. Beraz, gure jarduketa eta gure zerbitzuak ez daude bideratuak “ahalik eta diru etekinik handiena” eskuratzera, baizik eta gizarte-helburuak betetzera, hots, zaintzen dugun pertsona gure jarduketaren erdigunean jartzea, eta Familia Langilea duintzea.
- Zerbitzua eginen duen langilea aurkezten dugu etxean, guk zerbitzu pertsonalizatuan sinesten dugulako
- Behar adina langile dugu zerbitzua bermatzeko; hortaz, gorabeherarik izanez gero, langilea garaiz eta taxuz ordezkatzen dugu
- Segurtasun eta higiene arloko baldintzak bermatzen ditugu, langileak behar bezala hornituz eta material egokiak emanez: lan-jantzia, eskularruak, oinetako homologatuak, eta beste
- Prestakuntza etengabeko programak eskaintzen ditugu, gure zerbitzuak eta gure langileen profesionaltasuna hobetzeko
- TRANSFORMA-Jendea zaintzen dugu-k GIZARTE EGINKIZUN BAT betetzen du, eta Erakundeek halaxe aitortu dute (Udalek eta Nafarroako Gobernuak); horrek, beraz, zerbitzuen kalitatearen kontrola areagotzen du.
- Zure beharretara moldatzen gara etxean bertan edota ospitale-zentroetan
- Zure eskariari ahalik eta denborarik laburrenean erantzuten diogu
Horra hor zerk nabarmentzen duen gure Balio Erantsia. Horretarako, honakoa eskaintzen dizugu:
- Eskuragarritasuna: gure Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua egunean 24 orduetan ematen da, eta urtean 365 egunetan
- Bulegoko langileek jendeari arreta emateko ordutegi honetan erantzuten dizkiote zure eskariei: 8:30etik 15:00etara, astelehenetik ostiralera
- Gainera, sakelako telefono bat ere badugu, egunean 24 orduetan arreta emateko, gure bezeroei sor dakizkiekeen larrialdiei erantzute aldera
- Profesionaltasuna: Gure langileak gaituak daude eta prestakuntza iraunkorra jasotzen dute.
- Kalitatea: Nafarroako hainbat Udaletako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua kudeatzeak eman digun esperientziak bermatua
- Irisgarritasuna: Prezioak, ordu/egun kopuruaren arabera
- Jarraitasuna: Behar adina langile dugu, ordezkapenak berehalakoan betetzeko eta zerbitzua ematea bermatzeko
- Segurtasuna: Gure langile guztiak Erantzukizun Zibileko aseguru batek babestuak daude
No comments yet.