Enpresa finkatua
Irabazi-asmorik gabeko enpresa bat
TRANSFORMA-Jendea zaintzen dugu enpresan Europako Gizarte Funtsaren laguntzak jasotzen ditugu, eta Nafarroako Gobernuaren Familiarentzako eta Berdintasunerako Institutuaren aitortza ere jaso dugu.
Horrela, TRANSFORMAko bezeroek badakite gure enpresaren zerbitzuak erabiltzean zergadun gisa eta erabiltzaile gisa parte hartzen dutela gure enpresan.
Bi gizarte eginkizun
TRANSFORMAn ederki dakigu zer den enpresa-ekimena bi gizarte eginkizun betetzeko:
– Zerbitzuak garatzea, Adinekoen, Mendekoen eta haien Familiakoen bizi-kalitatea hobetzeko.
– Lanpostu kualifikatuak sortzea, gizartea gero eta gehiago eskatzen ari den sektore batean, eta Familia Langilearen lanbidea duintzea.
Kalitatearen kontrol eraginkorra
Erakundeen kontrola
Nafarroako Gobernua eta Europako Gizarte Funtsa gure finantzaketan dira partaide, eta beren diruen helmuga kontrolatu behar dute.
Udalak
Nafarroako hainbat Udalek TRANSFORMAn jarria dute konfiantza beren Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak kudeatzeko, edota herriko Jubilotekak abiarazi eta kudeatzeko.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Elkarteak
Mendetasunean dauden Pertsonen Familiek haietara jotzen dute laguntza eta aholkuak eskatzeko. TRANSFORMAn, zuzeneko laguntzarako zerbitzuak eskaintzez gain, jendea ere aholkatu eta bideratzen dugu, etxean mendekotasunezko egoera berrietan nola jokatu jakiteko.
Familia erabiltzaileak
Gure enbaxadorerik berezienak dira. Gure jendartean, zenbait kontu ahotik belarrira zabaltzen dira. Zaintzen dugun pertsona bera edo haren familia bera dira gure lanaren lekukotasunik onena. Izan ere, ez dago sari ederragorik, zaintzen dugun Pertsonak egunerokotasunean eskaintzen digun begirada edo irribarrea baino.
Enpresa bera
TRANSFORMA-Jendea zaintzen dugu-n ederki dakigu barrura begiratu behar dugula, egunez egun hobetzeko. Gure taldeen bilerak eta gure batzar orokorrak oso foro bizia dira, entzuteko eta hobetu beharrekoa atzemateko. Prestakuntza funtsezkoa da Familia Langilea duintzeko, eta bide hori etengabe erabiltzen dugu geure lanbidean are gehiago gaitzeko.
Trackbacks/Pingbacks
[…] Una Empresa consolidada […]
[…] Una Empresa consolidada […]