Nor gara?

IMG_2368

Edurne Petrerena, Yolanda García eta Ana Fernández

logotipo_transforma cuadradoTRANSFORMA-Jendea zaintzen dugu irabazi-asmorik gabeko enpresa bat gara eta Adinekoen, Mendetasunean dagoen Jendearen eta Familien Bizi Kalitatea hobetzea dugu xede. TRANSFORMA erreferentzia da, Udaletan eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateetan aholkularitza emateko eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua garatzeko.

Servicio de Jubiloteca Municipal

TRANSFORMA-Jendea zaintzen dugu-n lanpostu kualifikatuak sortzen ditugu gizartea gero eta gehiago eskatzen ari den sektore batean, eta Familia Langilearen lanbidea duintzen dugu.

Hurbiltasunezko zerbitzuetan gara espezialista Iruñean eta Iruñerrian, eta Etxez Etxeko Laguntza ematen dugu mendetasunean daudenentzat, eta, era berean, Etxe Zerbitzua mendetasunean ez dauden pertsonentzat.

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA

TRANSFORMAko Familia Langileen kalitate teknikoa handia da benetan, eta gizatasuna, paregabea. Horretarako, TRANSFORMAk artaz aukeratzen ditu bere langileak, eta taxuz arduratzen da langileek beren ezagutzak nahiz praktikak prestakuntza-planen bidez eguneratu ditzaten. Esate baterako,

Formación continuada en TRANSFORMA

Prestakuntza etengabea TRANSFORMAn

  • Lehen laguntzak
  • Ohean egon behar dutenen mobilizazioak
  • Nutrizioa
  • Heriotza, dolua, eta laguntza-harremana

Emaitza arreta espezializatua da, profesionala eta berritzailea, bai eta laguntzaren kalitatea etengabe hobetzea ere.

ETXE ZERBITZUA

TRANSFORMAKO Etxe Enplegatuak konfiantzazko profesionalak dira, eta behar bezalako prestakuntza nahiz esperientzia dute etxeko berezko lanetan; halaber, denak parte hartutakoak dira, besteak beste, honako tailer eta ikastaroetan: “Garbiketa profesionala” eta “Garbiketa ekologikoa”.

 

Equipo Trabajadoras Familiares. TRANSFORMA Cuidamos Personas

 

Share

Omen handiko enpresa gomendatua

Iruñeko eta Iruñerriko Udaletako Gizarte Zerbitzuekin harreman etengabean, baita Nafarroako Gobernuarekin ere, TRANSFORMA irabazi-asmorik gabeko enpresa da…. Partekatu

Informatzen eta Aholkatzen dugu

Pertsona edo familia batek laguntza behar duenean mendekotasunezko egoerei aurre egiteko, lehenbizi zalantzak eta nahasmendua agertzen dira. Nafarroan eta haien udalerrian zer baliabide diren azaltzen dugu, eta nora jo behar duten baliabideak eskatzeko. Partekatu

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua

Iruñeko eta Iruñerriko mendeko pertsonak zaintzen ditugu bere etxean, eta haien autonomia sustatzen dugu eguneko bizitzaren oinarrizko jardueretan.

 

Jende gehienak ezagutzen gaitu, gure zerbitzuarekin pozik dauden familiak ahoz aho gutaz mintzatzen direlako, gizarte langileek ere gure berri ematen dutelako, eta halaber, webaren bidez.

Hona etortzen naizenetik, 20 urte kendu ditut gainetik

Animatu nintzen, zerbait gehiago jakin nahi nuelako. Kontuak egiten gozatzen dut gehien, eta asko hobetzen ari naiz.

Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies