JUBILOTEKA
Dena dela, 65 urtetik gorakoen artean badago gehiengo isil bat, hau da, ez daude mendetasunean, edo mendetasun maila moderatuak dituzte, ez dute bizitzan jarduerarik egiten, eta nola halako abuliaz bizi dira, bakardadea sentitzen dute familia-ingurunean bizi badira ere, eta mendetasunerantz lerratzeko joera izaten dute. Gehiengo isil hori da, hain zuzen, JUBILOTEKAREN xede nagusia.
Udalen gizarte baliabideetan, badira Egoitzak eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak mendetasun maila handiagoak dituztenentzat, eta era berean, badira Erretiratuen Klubak edo Etxeak adineko aktiboenentzat. Horiekin batera, badira JUBILOTEKA eta Eguneko Zentroa horren aktiboak eta horren mendetasun maila handia ez duten 65 urtetik gorakoentzat.
Erabiltzaileek oso ongi baloratzen dute JUBILOTEKA, haien bizitzei kalitatea eman nahi dielako, eta hori adinekoen senitartekoek aintzat hartzen dute.
Nafarroako Udalak gero eta kontzienteagoak dira “kexatzen ez den talde isil” horrentzat dagoen beharraz, eta mendeko larritzat hartuak ez badaude ere, zaila da senitartekoen eta zaintzaileen bizitza bateragarri egitea.
JUBILOTEKAN mendetasun moderatua duten pertsonek parte hartzen dute beren toki ingurunean. Pertsona gaituek zuzentzen dituzten tailerrek xede dute jendearen prozesu kognitiboak, garunekoak eta emozionalak hobetzea, bai eta prestakuntza jarduerak eta jarduera ludikoak ematea ere. Jarduera horiek guztiak bideratuak daude jendearen hondatze fisikoari eta psikikoari aurrera hartzera, eta mendetasun larria prebenitzeko tresna gisa jardutera.
JUBILOTEKA zerbitzuari zorroztasun teknikoz eta profesionalez ekin behar zaio, oso era malguan programatu behar baita, auzo edo udalerri bakoitzaren beharrekin bat, eta parte hartzen duten pertsona taldeen beharrekin bat. TRANSFORMA JUBILOTEKA ZERBITZUAREN programazioan, diseinuan eta kudeaketan esperientzia duen erreferentziazko enpresa da.
Talde jarduera sorta bat egiten da, erabiltzailearen mendetasun mailaren arabera, ingurunean hobeki integratua egoteko, autonomia funtzional handiagoa izateko, hondatze kognitibo eta fisikoari aurrea hartzeko; hitz batez, erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzeko.
JUBILOTEKA zerbitzuak honako arlo hauetan hobetu nahi du Adinekoen bizi-kalitatea:
. Egunero jarduerak egiteko beharrezkoak diren mugimendu arloko trebetasunak koordinatzea.
. Hizkuntzen bidezko adierazpena eta hizkuntza horiek erabiltzea: ahozkoa, plastikoa, musikala, gorputzezkoa eta matematikoa.
. Beharren, emozioen eta gogo aldartearen komunikazioa, eta besteekiko harremanak sustatzea.
. Norberaren gorputzaren aukerak eta mugak esploratzea, gorputzaren atal esanguratsuenak barnebilduta, errealitatearekin bat datorren gorputz irudia osatuta, eta irudi hori positiboa izatea.
. Bakoitzak bere buruari buruzko kontzeptu positiboa eta errealista hartzea, autoestimua sustatuko diena, eta era berean, autokonfiantza nahiz independentzia sentimendua sustatuko diena.
. Ahal den heinean, era autonomoagoan jokatzea osasun arloko ohituretan, eta higienearekin, elikadurarekin, jarduerarekin eta atsedenarekin lotutako autozainketetan.
. Ikasgelako lan txikiez arduratzea.
. Harreman arinak izatea parte-hartzaileekin eta haien ohiko senitartekoekin.
. Prozesu natural errazen ezagutza, eta ulertze teorikoa eta praktikoa, eta eguneroko bizitzan zer garrantzi duten jakitea.
. Etxeko hondakinak birziklatzeko prozesuan duten eginkizuna ezagutzea eta lantzea.
. Ez-bazterkeriarako heziketa.
Trackbacks/Pingbacks
[…] La Jubiloteca […]
[…] La Jubiloteca […]
[…] La Jubiloteca […]