TRANSFORMA. Jendea zaintzen dugu

Transforma jendea
zaintzen dugu

TRANSFORMA jendea gizarteratu eta laneratzeko enpresa bat da irabazi-asmorik gabea Nafar Lansare finantzatuta. Etxez etxeko laguntza zerbitzuetan dago espezializatua beren kasa baliatzeko zailtasun edo mendekotasun maila handiagoa edo txikiagoa duten pertsonentzat, Nazio Batuek zahartze aktiborako duten Agenda 2030eko gidalerroekin bat. Gure enpresak, gainera, ekonomia sozial eta solidarioaren printzipioak egin ditu bere. Hogeita bat urteko eskarmentua da gure abiapuntua, bai eta gure balioa ere, ibilbide hori egina baitugu mendekotasuna duten pertsonentzat arreta-zerbitzuak kudeatzen, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren alor publikoan eta pribatuan. Administrazio publikoentzat eta pertsona partikularrentzat egindako lana da gure gaitasunaren eta esperientziaren bermea. TRANSFORMA 2002an sortu zen, Gaztelan Fundazioak sustaturik, gizarteak gero eta gehiago eskatzen duen sektore horretan lanpostu kualifikatuak sortzeko, eta artatzen dugun jendearen bizi-kalitatea eta autonomia hobetzeko. Denboraren joanean, ematen dugun «zerbitzua bera» gure enpresaren izenari eransten joan zaio: TRANSFORMA–«Jendea Zaintzen dugu»

Garatu

Zerbitzuak garatzea adinekoen, mendekoen eta haien senideen bizitzaren kalitatea hobetzeko.

Sortu

Lanpostu kualifikatuak sortzea gizarteak gero eta gehiago eskatzen duen sektorean, etxez etxeko laguntzan diharduen laguntzailearen lanbidea duintzeko.

Bi gizarte eginkizun

TRANSFORMA ekonomia sozial eta solidarioaren enpresa-ekimenaren adibide bizia gara eta bi gizarte eginkizun ditugu:

 

Horrela, TRANSFORMAko bezeroek badakite gure enpresaren zerbitzuak erabiltzean ekarle gisa eta erabiltzaile gisa parte hartzen dutela gure enpresan. 

 

IRABAZI-ASMORIK GABEKO enpresa gara. Horrenbestez, gure jarduera eta prezioak ez daude bideratuak «ahalik eta irabazi handiena» lortzera, baizik eta gizarte arloko helburuak betetzera, hau da, batetik, zaintzen dugun jendea gure jardueraren erdigunean kokatzea, eta bestetik, Familia Langilearen duintasuna lortzea.

Eginkizuna, Ikuspegia eta Balioak

Gure eginkizuna mendekoen eta adinekoen bizi-kalitatea hobetze da, ahalik eta gizatasun eta profesionaltasunik handienarekin lagunduta eta artatuta, langile kualifikatuz osaturiko talde sendo batekin, eta gizartean bazterturik dagoen jendearen laneratzea lehenetsita.

 

TRANSFORMAk, ekonomia sozial eta solidarioko enpresak, kontzeptu berri bat sortu du mendekoen eta adinekoen arretan, bizi-kalitaterako zerbitzu integralak  bihotzez eta profesionaltasunez eskainita. TRANSFORMAren lanak printzipio hauek ditu oinarri:

01  Gizartasuna, jendea enpresaren erdigunea dela aintzat hartuta.
02 Profesionaltasuna, gaitasunez eta eraginkortasunez jokatuta.

03 Ekitatea eta pertsona bakoitzaren norbanakotasuna aitortzea.

04 Gure eginkizunarekin eta balioekin bat jokatzea.
05 Lankidetza eta talde-lana.
06 Berrikuntza eta aldaketen aldeko egokitzapen proaktiboa.
07 Jasangarritasun ekonomikoa, gure ereduaren biziraupena berma dezan.
08 Giza eta gizarte sustapena lehenestea beste faktore batzuen gainean

Xede soziala

Ingurunearekiko konpromisoa

Berdintasuna eta parte-hartzea

Enplegua sortzea

Lankidetza

Ingurumena errespetatzea

Balio Erantsi bat

TRANSFORMAk ekonomia sozial eta solidarioaren printzipioak onartu eta eramaten ditu praktikara. Ekonomiaren ikuspegi horrek kontuan hartzen ditu lehentasunez pertsonak, ingurumena, bai eta gizakia erdigunean jartzen duen garapen jasangarria ere, beste interes batzuen gainetik.

 

Printzipio horiekin bat, oreka bilatu beharra dago langileen premiak asetzearen eta enpresaren beharren betekizunaren artean, bere eginkizuna betetzeko eta helburuak lortzeko, hori guztia kudeaketa eraginkor eta eragingarria eginez.

Ekonomia Sozial eta Solidarioa bultzatzen duen filosofia egin dugu gure, «Mundu Solidarioaren alde ekitea» ekimenaren baitan. Hona oinarrizko printzipioak:  

 

Eginkizun sozial horrek berarekin dakartzan helburuen betekizuna ziurtatze aldera, REAS Nafarroak kanpo auditoria soziala egiten dio urtero. Auditoria soziala gardentasun ariketa da. Horrekin bat, ekonomia solidarioaren printzipioen kartaren argitan azaltzen ditu erakundeak bere zenbakiak. Honatx printzipioak: ekitatea, lana, ingurumeneko jasangarritasuna, lankidetza, irabazi-asmorik gabea eta ingurunearekiko konpromisoa. EINAn, AMEDNAn eta REASen gara partaide.

Kalitate kontrol eraginkorra

Kontrol instituzionala

TRANSFORMA-Jendea zaintzen dugu enpresan Nafarroako Enplegu zerbitzuaren lankidetza dugu, bai eta haren aitortza ere.

Udalak

Nafarroako hainbat udalek konfiantza jarria dute TRANSFORMAn haien Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuak (ELZ) kudeatzeko edota herriko Jubilotekak diseinatu, abian jarri eta kudeatzeko.  

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
eta Elkarteak

Mendetasunean dauden pertsonen senideek haietara jotzen dute laguntza eta aholkuak eskatzeko. TRANSFORMAn, zuzeneko laguntza zerbitzuak eskaintzez gain, jendea ere aholkatu eta bideratzen dugu, etxean mendekotasunezko egoera berrietan nola jokatu jakiteko.

Gure enbaxadoreak

Gure enbaxadorerik berezienak dira. Gure gizartean, zenbait kontutan aho-belarriarekin funtzionatzen dugu. Hau da, guk zaintzen dugun pertsona edo haren familia bera gure lanaren lekukotasunik onena dira. Ez dago begirada bat edo irribarre bat baino aitortza handiagorik gure pertsona zainduaren egunerokoan.

Enpresa bera

TRANSFORMA-Jendea zaintzen dugu enpresan ederki dakigu barnera begiratu behar dugula gure egunerokotasuna hobetzeko. Gure talde bilerak eta gure batzar orokorrak arras foro biziak dira entzuteko eta zer hobetu behar dugun jakiteko.

Prestakuntza funtsezkoa da Familia Langilea duintzeko, bai eta etengabe erabiltzen dugun tresna baliosa ere, geure lanbide kualifikazioan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies