UDALAK

 

Personas de Confianza. Empresa de Confianza

Konfidantzako Pertsonak. Konfidantzako Enpresa.

Nafarroako Udalak bereziki daude sentsibilizatuak eta inplikatuak Gizarte Ongizatearen arloan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez. Nafarroako udalerri mapa zatikatua dagoenez, eta Gizarte Ongizatearen arloaren garrantziak eraginda, Nafarroako eskualdeetan Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eratu dira jendearen Bizi Kalitatea eraginkortasun handiagoz hobetzen laguntzeko.

9. artikulua. Izaera sozialeko entitateentzat kontratuak erreserbatzea.
1.) Foru legearen menpeko entitateek kontratuen adjudikaziorako prozeduretan parte hartzeko aukera erreserbatuko diete irabazi asmorik gabeko enplegu zentro bereziei eta gizarteratzeko eta laneratzeko zentroei, edo kontratuen exekuzioa zenbait enpresarentzat gordeko dute enplegu babestuko programen esparruan, ukitutako langile gehienek ezgaitasunen bat izan edo gizartean bazterturik dauden pertsonak badira eta, beren ezgaitasun motagatik edo larritasunagatik edota gabeziengatik, ohiko lanbide jarduerak egiteko modurik ez dutenean.
2.) Erreserbatzen diren kontratuen zenbatekoa, gutxienez, aurreko aurrekontu-ekitaldian esleitutako kontratuen zenbatekoaren 100eko 6 izanen da.
3.) Erreserbatzen diren kontratuen lizitazioari buruzko iragarkietan aipatu egin beharko da honako xedapen hau.

Nafar udalerriek autonomia dute arlo hau diseinatu eta aplikatzeko, eta hortxe daude Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuak; horren osagarri, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politikarako Departamentuaren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ekintza aipatu behar da.

 

Eskumen horien baitan, Nafarroako Foru Komunitatea aitzindaria da, atal bat txertatu baitu Kontratuei buruzko Foru Legean, eta horrekin bat, gutxienez kontratu publikoen % 6 erreserbatu beharra dago, enplegu zentro bereziei eta gizarteratzeko eta laneratzeko zentroei esleitzeko. Hori egitera behartuak daude Nafarroako Gobernua, Mankomunitateak eta Udalak.

Gaztelan Fundazioaren baitan 2002an sortua TRANSFORMA-Jendea Zaintzen dugu irabazi asmorik gabeko enpresa da, errotua, zaintzen ditugun pertsonek eta haien familiek nahiz lankidetzan ari garen erakunde ofizialek aitortua.

Chica taka taka

Share

Utzi erantzuna

Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies